Edukira joan

Afonia (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Afonia
Datuak
JatorriaHernani (Gipuzkoa)
Musika motaPunk
Urteak2002 -2010
Produkzioa
Diskoetxea(k)Puzkarra Records
Taldekideak
Aratz
Pepino
Bolbo
Negro
Lehengo taldekideak
Pizzi, Ijurko eta Dani

Afonia, 2002an Hernanin sortutako punk taldea da.

  • Negro - Ahotsa
  • Pepino - Gitarra
  • Bolbo - Bateria
  • Aratz- Bajua

Lehenagoko Taldekideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Pizzi - Bateria
  • Ijurko - Ahotsa
  • Dani - Ahotsa

Kontzertuak ikustera joaten ziren lagun batzuen ideiaz sortu zen Afonia, 2001eko bukaera aldera. Hasieran, Pizzi (Bateria), Pepino (Gitarra), Aratz (Bajua) eta Ijurko (Ahotsa) izan ziren taldea sortu zutenak. Beraien lehen kontzertua, 2002an eman zuten, Hernaniko San Juanetan.

2004ko Aste Santutan lehen maketa kaleratu zuten. Maketa hau 8 abestiz zegoen osatua. 2005eko Otsaileko astebukaera batean berriz, beste single bat argitaratu zuten Puzkarra Recordsen eskutik.

Nahiz eta urte batean maketa eta single bat kaleratua eduki, lehen disko luzea2005 eta 2006 urte artean iritsi zen. Diska grabatzen ari zirela ordea, Ijurkok taldea utzi zuen eta bere ordez Dani sartu zen abestera eta diskoaren grabaketa amaitzera. Honen ondorioz, diskoko abesti batzuk, Ijurkoren ahotsarekin entzun daitezke eta beste batzuk berriz Danirenarekin.

2007ko Irailean, Danik taldea utzi zuen eta bere ordez Negro sartu zen abestera. Negro lehendik, Komando Itinerante taldean ibilitakoa zen. 2008an, Lixo Gara diska kaleratu zuten. Kasu honetan, Galiziarrak diren Post Mortem taldearekin elkarbanatua irten zen, CD formatuan. Diska hau, 4 zigilu ezberdinek finantzatu zuten.

2009an, LP berri bat kaleratzekotan dira Afonia taldeko kideak.

  • Single (Puzkarra Records, 2005)

Bildumetako Partehartzeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]